2015(e)ko maiatzaren 25(a), astelehena

TRENA GALDU ETA ZENBAT GAUZA

 Oraingoan bai!! Gure atzezlana estreinatu dugu. Horregatik gure janzkerak erakusten ahal dizkizuegu. Badakizue tren geltoki batean jende pila ibiltzen dela, bakoitza bere ezaugarri, janzkera eta pentsamenduekin, guk denak elkartu eta istorio xelebreak montatu genituen. 
Primeran pasatu dugu, antzezlana berriro antzezteko gogoa dugu, hasieran genituen nerbio hoiek pixkat pasatzen joan dira eta jende aintzinean aritzeko gai garela ikusi dugu.
Aupa gu!!!









2015(e)ko maiatzaren 8(a), ostirala

MUGAZ GAIN JAIALDIA

Maiatzaren 22an TRENA GALDU ETA ZENBAT GAUZA antzezlana aurkeztuko dugu. Hagitz urduri gaude, oraindik ez dakigu eszenatoki gainetik horrenbeste jende guri begira sentitzea zer den. Hala ere, momentua ailetzeko gogoa dugu eta gelditzen zaizkigun egun hauek, "topera" entsaiatzen pasatuko ditugu!!! Aupa LH5!!!  





2015(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

TXOROALBISTEGIA.





 

Albiste batzuk idazten aritu gara; baten bat pixkat txoroa gelditu zaigu eta nahiko ahoberoak garenez beste batzuk gehiegizkoak!!! jajaja!!! Horrelakoak gara gu!!!
Gero bideoa grabatzerako momentuan hagitz lotsatuta gaude, badakizue, ez dugu kamara aintzinean aritzeko ohitura gehiegi. Baina lasai... ohituratzen joango gara eta aurrerago konturatuko zarete zergatik.

https://www.youtube.com/watch?v=iyxuYVDSz6g


2015(e)ko urtarrilaren 21(a), asteazkena

Epa denei. Aspalditxo jada, Eguberri aldera, bideo ttiki hau grabatu genuen lantzen ari ginen gaiaren ideia nagusi batzuekin. Ea zer iruditzen!

2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

Kaixo! Labiaga ikastolako 5.mailako ikasleak gara.
Ikasturtean aintzinera doa eta azkenean animatu gara gure gelako blogarekin. Denbora kostatu zaigu, baina hemendik aintzin tresna  hau probesten saiatuko gara.